K2 KIROLDEGIA, KIROLDEGIA BAINO GEHIAGO

ONGI ETORRIAK

GIMNASIO_recepcion

1995etik, kirolak harrapatuta.

Urtero-urtero Gasteizko K2 Kiroldegia zurekin berritzen da.

Eskola gidatu ugari, uretako jarduerak, kick boxingeko borrokak, boulderreko txapelketak. Euskadiko muskulazio-gela handienetako bat.

6.500 metro koadrotik gora, gorputz jarduerak eta pertsonek eragiten duten pasiorako. Egunero-egunero lan egiten dugu gure instalazioak hobetzeko, eta ez dugu inoiz atseden hartzen giza harremanak hobetzean.

K2 Kiroldegiak zortzi pabiloi hartzen ditu 1995. urteaz geroztik; hain zuzen, garai batean Torrot bizikleta lantegia izan zenari dagozkionak. Toki honek ematen dituen aukera izugarriengatiko pozak, eta bai bezeroen eta jardueren geroz eta eskaera handiagoak ere bultzatu dute hasi zenetik K2 Kiroldegia urtetik urtera instalazioak hobetu eta handitzera. Hartara, urtez urte ikusi eta ikasi dugu ez direla soilik berritu behar instalazioak, gure bazkideak erosoago egon daitezen eta gehiago goza dezaten. Izan ere, kiroldegi honetan aritzen diren profesionalek, urte mordo batean esperientzia hartu ondotik, prestakuntza hartzen jarraitzen dute, kantitatea eta kalitatea era berean nagusitu daitezen. Haiengatik, langileak eta monitoreak, urteek aurrera egiten duten neurrian, lotura berezia sortzen da bezeroekin, eta, askotan, gainera, “lagun” izatera iristen dira.

Berrikuntza moduan, eta ingurumenarekiko dugun konpromisoa gauzatu nahian, 2012an, K2 Kiroldegiak estalpeko kirolaren arloko berrikuntza deigarrienetako bat egin zuen: instalazioak berritu zituen 370 m2-ko eguzki-sabai bat kokatuta. Zalantzarik gabe, eguzki-sabai hiritar handienetako bat da nazioan. Ekologiarako onurak handiak dira: 20 urtean, K2 Kiroldegiak 35 milioi tona CO2 aireratzea saihestuko du.

Egun, K2 Kiroldegiak, ingurumenarekiko konpromisoa ez ezik, gure taldeko kide izatea erabakitzen duen bezero bakoitzarekikoa ere hartzen du.

ORDUTEGIAK

Areto ordutegia

ASTELEHENETIK OSTIRALERA 06:30-22:30
LARUNBATETAN 08:00-14:30

16:30-20:00

IGANDEETAN 09:00-18:00

(Azarotik apirilera
biak barne)

OPORRAK 09:00-14:00

 

 

 

Igerilekua ordutegia

ASTELEHENETIK OSTIRALERA 06:30-22:00
LARUNBATETAN 08:00-14:00

16:30-19:30

IGANDEETAN 09:00-17:30

(Azarotik apirilera
biak barne)

OPORRAK 09:00-13:30

 

 

Aktibitateen ordutegia

BERRIAK

INTENSIVOS NATACIÓN NAVIDAD

NUEVO HORARIO DE FINES DE SEMANA

A partir de NOVIEMBRE

PILATES PARA EMBARAZADAS

CLASES IMPARTIDAS POR LEIRE SANCHEZ Licenciada en Ciencias de la Act. Física y del Deporte Titulada en “Parir en movimiento” por Nuria Vives Especialista en Pilates Especialista…

ENTRENAMIENTO PERSONAL

NUEVA EQUIPACION CICLISMO BIORACER

Si estas interesad@ toda la información en recepción

FUNTZIONAMENDU ARAUAK

GIMNASIO_Pasillo1

Erabilerarako arau orokorrak

  • K2 Kiroldegiko Zuzendaritzak gomendatzen du materiala eta instalazioak egoki eta ondo erabiltzea. Izan ere, arau espezifikoak daude jarduera bakoitzerako eta bai langileak ere, hartara, zalantza guztiak argitzeko.
  • K2 Kiroldegiko Zuzendaritzak ez du bere gain hartuko instalazioak eta/edo materialak gaizki erabiltzeak izan ditzakeen ondorioak.
  • Behin erabiltzeko eskuoihalak alokatzeko aukera dago, eta bai aldageletako armairuak alokatzekoa ere, arropa eta gauza pertsonalak uzteko. Erabilgarri badaude kontratatuko dira eta hileroko kuota baten bidez ordainduko.
  • K2 Kiroldegiko Zuzendaritzak ez du bere gain hartuko aldageletako armairuetatik kanpo utzitako gauza pertsonalen ardura. Horrez gain, egunero hustu beharko dira armairu horiek.
  • K2 Kiroldegiko Zuzendaritzak gomendatzen du mediku azterketa egitea, gorputz jarduera ondo planifikatu eta egon litezkeen anomaliak detektatu ahal izateko.
Izena emateko baldintzak
  • Izena emateko fitxa formalizatu behar da eta NANa gehitu.
  • Ezinbestekoa da bankuko helbideratzea (kontuaren zenbakia).
  • Ordaindu gabe gelditzen diren kobrantza-ordainagiriak itzultzeak eragindako gastuak bazkide erabiltzailearen konturakoak izango dira.
  • Sartzea ukatzeko eskubidea du Zuzendaritzak.
Baja emateko baldintzak
  • 10 egun lehenago jakinarazi beharko da, K2 Kiroldegiko bulegoan.
  • Bankuko baja hilabeteko zikloa amaitzean egingo da (hilabetea bukatzean).
  • Gardentasuna garrantzitsuena da, gure bezeroentzat eta guretzat; hori dela-eta, bulegoan laguntza izango duzu une oro.
Baja emateko arrazoiak
  • Bazkideak nahi izatea
  • Bi hilabetean jarraian kuota ordaindu gabe uztea, edo ordaintzean atzerapenak errepikatzea.
  • Instalazioen erabilera desegokia egitea edo jokaera okerra edo behar ez bezalakoa izatea.

INSTALAZIOAK

BASKET INDOOR
ESTALPEKO SASKIBALOIA

Saskibaloiko jokalekua, bi saski dituena, beti erabilgarri dago, eta giro atsegina bermatuta dauka.

BOULDER
BOULDERRA

Ezagutu zure mugak gure boulderrean eta gozatu sentipen eta zirrara bertikalak, eskalada teknikak areagotzeko gure instalazioetan.

KAFETEGIA

Kafetegia-taberna, barneko terraza duena, gure bazkide guztiak eta ohiko bezeroak eroso egoteko. Ezin hobea da atseden hartzeko, ikastaroak hasi bitartean itxaroteko…

ESTALPEKO PADDLEA

Paddlean aritzeko kanpoko bi jokaleku, pala erabilita, dejadak, goitiko pilotak, mateak… egiteko eta dibertitzeko. Eta, kiroldegiaren barnean jarraitzeko erosotasunarekin.

IGERILEKUAK

Gozatu gure bi igerileku girotuez. Giro onena dute kirola eta errehabilitazio ariketak egiteko, argiak dituzte barnean eta ura bi tenperaturatan dago.

ESKALADA HORMA

Eskalada horma osoenetako bat da, bai altuerarengatik, bai konplexutasunarengatik. Igotzeko zenbait bide ditu, profesional handiek prestatutakoak.

FITNESS-GELA

Barneko fitness- eta muskulazio-gela handiena da Gasteizen, eta merkatuko makina onenak eta askotarikoenak ditu.

SOLARIUM
SOLARIUMA

Presio handiko solariuma, larruazalaren koloreari eusteko berezia. Segurtasun bermea du eta profesionalek erabiltzeko aholkuak emango dizkizute.

SQUASH
SQUASHA

Squasean aritzeko bi jokaleku, lagunekin aritzeko, gure txapelketetan parte hartzeko eta ikasteko. Euskadin toki bakarrenetako bat da squashean aritzea eta soft-ball edo racket-ballean aritzea txandakatzen duena.

TERRAZA SOLARIUM (zona piscina)
TERRAZA SOLARIUMA (igerilekuen gunean)

Terrazan erregula daitezkeen etzaulkiak daude, iturria eta dutxa, bero handieneko orduetan freskatu ahal izateko. Ariketa egin ondotik, atseden hartzeko modu onena da. Eta, aldi berean, begikotasun eta atseden giro inbidiagarria du.

 

ALDAGELAK

Sei aldagela ditugu: bi gizonentzat, bi emakumeentzat eta beste bi haur eta familientzat. Aldagela horietan, entrenamendua amaitu ahal izango da eta, gainera, merezi den atsedena hartzeko erlaxatze guneak daude (turkiar bainua, sauna, jacuzzia eta berotutako etzaulkiak).

SPA GUNEA

Baliatu eta gozatu spa gunea, igerilekuaren goiko aldean. Harrizko jacuzzia du, turkiar bainua edo hamman-a eta eskoziar dutxak.

 

AKTIBITATEAK

ESKOLA GIDATUAK
Ikus Klaseak

AIKIDO

Vía de unificación de las energías, es una disciplina, técnicamente formada por antiguas artes marciales japonesas, como el jiu jitsu y el ken jutsu principalmente e impregnada por las principales escuelas filosóficas de Oriente. Su esencia es pacifista e inspirada en principios de no violencia, hacen del aikido una actividad moderna adaptada a las exigencias de nuestra época.


 

CUERPO EN MOVIMIENTO SENIORS

Es altamente recomendable practicar ejercicio para el cuidado de salud y mente, en el caso de las personas mayores practicar ejercicio físico ayudar a retardar desacelerar los efectos de la fase de envejecimiento. Ven a conocer esta nueva técnica de relajación de cuerpo y mente.


 

JIU JITSU NIÑOS

Está comprobado que la práctica del artes marciales aumenta la autoestima y la asertividad y disminuye la agresividad y la disposición violenta. Además, no es una actividad exclusivamente para niños y adolescentes extrovertidos, sino que se adapta a todo tipo de caracteres y personalidades. Muchos estudios han demostrado los beneficios de la práctica de artes marciales en niños hiperactivos o con problemas de psicomotricidad, especialmente el jiu jitsu y el judo. Es de especial interés destacar el beneficio de este tipo de actividades deportivas en niños y adolescentes que proceden de familias disfuncionales o que tiene problemas de conducta.


 

CX WORX

La forma más novedosa de fortalecer y tonificar el core. ¿Buscas un entrenamiento rápido y preciso que te inspire a alcanzar un nivel de fitness superior, mientras fortalecés y tonificás tu cuerpo? ¡CX WORX es ideal para ti!


 

KICK BOXING INFANTIL

Un emocionante deporte en el que hay una quema calórica, define tus músculos , aumenta tu resistencia y coordinación, y además se aprende autodefensa. Clases impartidas por profesionales del deporte, a nivel mundial, en los que el aprendizaje se actualiza día a día y a medida de cada usuario. Y ahora adaptado para l@s mas peques.


 

CIRCUIT TRAINING

El entrenamiento en circuito o “circuit training” es un sistema de entrenamiento en el que se combinan ejercicios con pausas. Los ejercicios se organizan en un circuito con 5-10 estaciones, en cada una de las cuales se trabaja un grupo muscular. Cada ejercicio puede hacerse por tiempo o por repeticiones. El objetivo es combinar los ejercicios de fuerza con la resistencia al prolongarlos en el tiempo, de este modo la sesión de entrenamiento tiene un trabajo global.


 

ZUMBA TONING

El objetivo es combinar los ejercicios de fuerza con la resistencia al prolongarlos en el tiempo, de este modo la sesión de entrenamiento tiene un trabajo global. Los participantes de este programa de acondicionamiento físico utilizan palos livianos rellenos con arena durante su entrenamiento. Los palos pesan alrededor de 2 libras y media (1 kg) y se utilizan de manera similar a las maracas. Junto con los movimientos de baile, los palos mejoran el rendimiento cardiovascular y tonifican y fortalecen los músculos del cuerpo.


 

CIRCUIT TRAINING

El entrenamiento en circuito o “circuit training” es un sistema de entrenamiento en el que se combinan ejercicios con pausas. Los ejercicios se organizan en un circuito con 5-10 estaciones, en cada una de las cuales se trabaja un grupo muscular. Cada ejercicio puede hacerse por tiempo o por repeticiones. El objetivo es combinar los ejercicios de fuerza con la resistencia al prolongarlos en el tiempo, de este modo la sesión de entrenamiento tiene un trabajo global.


 

HAURDUNENTZAKO JARDUERAK

Yoga, pilatesa, reformerra, uretako soinketa. Jarduera mota berberak dira, baina haurdunentzat bereziki eta berariaz egindakoak.


 

KORE

Estabilizazio artikularra analitikoa onarritzen da. Orekaren kontrol posturala dinamikoa hobetuko den programa bat da. Korea lantzea garrantzitsua da hurrengo arrazoiengatik: gorputzaren grabitatearen erdia da, arnasa hartzea hobesten da, zure oreka hobesten da, eta erdiko tartea grasa erretzen du.


 

BODYKOMBAT

Kardiobascular entrenamendu bat da, Arte Martzialetan inspiratuta, adrenalinaren kantitate handiak askatuko dituzu eta zure barneko indarra aurkituko duzu.


 

BODY JAM

El Body Jam es un fuerte ejercicio aeróbico que se trata de una sesión de baile coreografiado que combina movimiento de varios estilos y ritmos musicales.


 

FUNCTIONAL TRAININGA

Fitnessaren kontzeptu bat da, lotura zuzena duena entrenatzean egiten ditugun mugimenduen fu ntzionaltasunare kin. Jarduera honen helburua da funtzionala izatea pertsonentzat, hau da, saio bakoitzean egitea gorputza funtzionalagoa izateko eta, hartara, bizikalitate hobea lortzeko balioko duten mugimenduak. Entrenatu egin behar diren nolakotasunak, besteak beste, indarra, oreka, abiadura, iraupena, arintasuna eta malgutasuna landuko ditugu saio global horietan.


 

HIIT (Hight Intesivity Interval Training)

Intentsitate handiko tarteetan egiten den entrenamendua da, iraupena eta gantzak erretzea hobetzeko. Hain zuzen ere, oso bizia den entrenamendu ka rdiobaskularreko denbora-aldi laburrak intentsitate moderatuko edo txikiko beste denbora-aldi labur batzuekin nahasten dira.


 

ZUMBA

Zunba fitnesseko diziplina ba da. Alde batetik, gorputza osasuntsu edukitzera bideratzen da, eta, bestetik, gorputza garatu, indartu eta malgutzera, dantza mugimenduak zenbait errutina aerobikorekin konbinatuta. Zunbak bere errutinen barnean Latinoamerikako erritmo nagusiak erabiltzen ditu, hala nola salsa, merenguea, cumbia, reggaetona eta sanba. Zunba step eta zunba toning izenekoak hartzen ditu zunba mota moduan.


 

BRASILGO JIU JITSUA

Arte honek kontzeptu hau bultzatzen du: norbanako txiki eta arin batek bere burua defendatu dezake arrakastaz, handiagoa eta indartsuagoa den aurkari baten kontra, teknika erabilita, aurrez aurrekoa lurrera eramanda eta mendean hartzeko teknikak aplikatuta. Ikasi borrokatzen, kirol honetan espezialista diren Brasilgo kirolariekin.


 

YOGA

Yoga jakintza praktiko bat da, pertsona baten izatasuneko alderdi bakoitza barnean hartzen duena. Norbanakoari erakusten dio eboluzionatzen, autodiziplina garatuta. Emozioen murrizketatzat ere jotzen da yoga, eta haiek buruaren gorabehera huts moduan ulertzen dira.


 

STRETCHING (Estiramientos)

Gracias al Stretching podemos mantener los músculos flexibles y prepararlos para el movimiento. Es fundamental en la preparación para cualquier actividad física. Es un tipo de ejercicio adecuado para todo tipo de personas, independientemente de su edad y su forma física.


 

BODY BALANCEA

Body Balance/Body Flowko eskolak mota guztietako pertsonentzat dira. Yoga, luzamenduak, pilatesa eta tai txia konbinatzen duen ariketa programa batean datza body balance, arin eta leun entrenatzeko, baina modu eraginkorrean, erlaxatzeko, eta gorputza eta burua orekatzeko. Lor daitezkeen onurak nabarmen gelditzen dira, bai kanpotik eta bai barnetik ere.


 

REFORMERRA

Joseph Pilatesek, Pilates metodoaren asmatzaileak, makina batzuk asmatu zituen, eta haietan lan egin zuen hainbat urtean indarra eta malgutasuna hobetzeko, besteak beste. Makina horiek berrikuntza handia izan ziren gimnasioetarako horniduretan. Berrogeitik gora urte joan dira geroztik. Egun, aldaketak gorabehera, indarrean jarraitzen dute eta haietan egiten diren ariketak pilatesaren oinarria dira.


 

GAITZIK GABEKO BIZKARRA

Jarduera hau intentsitate ertain-baxukoa da, eta yoga ariketak, pilatesekoak eta luzamenduak egiten dira, fitnessetik eta fisioterapiatik hartutako teknikekin. Helburua da min arinak gutxitzea edo baita haiei aurrea hartzea ere, ondo sentiarazteko eta bizi-kalitate handia izateko. Gutxitu minaren eragina bizkarrean eta zuzendu jarrerak, etorkizunean mina izatea prebenitzeko.


 

BODY PUMPA

Body Pumpak aukera ematen du gorputza berregituratzeko, eskoletan giharrak sendotu eta irabazi egiten direlako eta kaloriak erretzen direlako, gihar multzo bakoitzeko, 4 eta 7 minutu arteko aldietan egiten diren errepikapen ugariei esker. Musika pistak erabiltzen dira, arreta handiz hautatutakoak, eskolan zehar gidatzeko eta emaitzarik onenak lortzeko. Modu gehigarrian, Body Pumpak koordinazioa hobetzeko, sor litezkeen minetatik hezurrak babesteko eta, oro har, sasoia hobetzeko aukera ematen du.


 

BOXEOA

Ariketa bikaina da gorputzaren goiko aldea garatzeko, eta, gainera, gorputza osorik esnarazten du. Bai gizonen boxeoan, bai emakumeenean, gure instalazioetan eta tatami gelan, ikasi egingo duzu eta dibertitu egingo zara, zure interes eta zaletasun bera dutenekin.


 

HAURREN ESKALADA

Haurren eskaladak kirol baten hastapenak eta eskalada jolasak konbinatzen ditu, ondo pasatzeko eta, aldi berean, jolasten ikasteko. Hasi eskaladaren ezaugarriak eta teknikak ikasten mundu mailako profesional handiekin.


 

HELDUEN ESKALADA

Eskalada ezagutu edo hobetu ahal izango duzu, onenekin lehiatu ahal izateko. Ikasteko maila guztiak ditugu, barneko boulderrean eta eskalada horman, eta bai mundu mailako eskalatzaile onenetako bat ere: Irati Anda.


 

BIZKORTZEA

Bizkortzea edo suspertzea giharrei tonua ematean datza, hau da, hezurdurari eusteko eta gorputza eta/edo objektuak lekuz aldatzeko behar diren giharzuntzak tentsioan jartzean. Helburua da giharren indarra garatzea, prebentzioaren eta ongizatearen ikuspuntutik. Bizkortzea denek egin dezaketen jarduera da, adina edozein dela ere.


 

PILATESA

Barneko giharren garapenaz arduratzen da gorputzaren orekari eusteko, eta bizkarrezurrari egonkortasuna eta sendotasuna emateko. Horrenbestez, oso erabilia da, terapia moduan, errehabilitazioan eta, adibidez, bizkarreko minari aurrea hartzeko eta hura sendatzeko. Lortu giharren oreka eta gorputzaren erdialdea sendotzea, gure mugimendu guztien motorra baita.


 

SPINNINGA

Spinninga ariketa aerobikoa da, geldikako bizikleta batean egiten dena. Pedalkaden intentsitatea txandakatu egiten da, ondoz ondoko denbora segidetan. Ikaslearen mailara erraz egokitzen den jarduera da, paseo lasai bat bezain erraza edo txirrindulari profesional bat ahitzeko modukoa izan baitaiteke.


 

MANTENTZE-SOINKETA

Gorputzari osasuntsu eta arin eusteko oinarrizko kirol mota da. Idealena eta onena da mantentze-soinketako saio labur batzuk egitea egunero, haietan lan aerobikoa eta anaerobikoa egingo baita, gorputzeko gihar guztiek berdin egin dezaten lan.


 

TRX

TRX kirol mota, nagusiki, gorputzaren pisuan oinarritzen da. Esekita egiten den entrenamendua da, eta eraginkorra, indarra, malgutasuna eta iraupen kardiobaskularra hobetzeko. Europan eta Ameriketan hobekien ezartzen ari den jardueretako bat da.


 

NO-GI (GRAPPLING)

Grappling-a (&ldq uo;euskarri&rdqu o; moduan itzul daiteke) gorputzez gorpuz edo buruz buruka egiten diren borroka sistemei dagokie, aurkariari irabazteko kolperik erabiltzen ez dutenei, baizik eta erorarazteko teknikak, jarrerakoak edo menderatzekoak erabiltzen dituztenei, puntuak lortzeko edo amore ematea behartzeko. Sistema horiek guztiek erabilera handia dute borroka arte mistoetan, defentsa pertsonalean eta kirol desberdinetan.


 

KICK BOXING

Kirol zirraragarri honetan kaloriak erretzen dira, giharrak zehazten dira, iraupena eta koordinazioa handitzen da eta, gainera, nork bere burua defendatzen ikasten du. Mundu mailako kirol profesionalek emandako eskolak dira. Haietan ikasitakoa egunero eguneratzen da, eta erabiltzaile bakoitzaren neurrira, gainera. Ikasi Europako txapeldun Sergio “Dinamita” Sanchezekin batera bere trikimailuak eta mugimenduak.


 

KRAV MAGÁ

Krav Magá borrokarako eta defentsa pertsonalerako sistema ofiziala da, eta Israelgo defentsa gorputzek, poliziakideek, segurtasun zerbitzuek eta Ameriketako Estatu Batuetako indar gorputz ugarik erabiltzen dute. Gatazken urte mordo batean garatua eta hobetua, Krav Magák nabarmentzen du defentsa pertsonaleko teknikak ikastearen erraztasuna, askotan benetako aurrez aurreko edo gatazketan probatu izan direnak.


 

SABEL ARIKETAK

Gorputzaren erdialdea entrenatzeko modu desberdina. Corea edo grabitate zentroa indartzea, lan funtzionalaren kokaleku fisiko moduan, funtsezkoa da saio bakoitzean, arreta berezia jarrita lantzen baitira gihar abdominalak eta bizkarrekoak. Horrenbestez, horrek onurak ditu jarrerak eta malgutasuna hobetzeko, min hartzeko arriskua murrizteko, eta abarretarako.


 

BIZKARRA ETA PATOLOGIAK

Ariketa moderatuetan eta jarrerak zuzentzean oinarritzen den jarduera da. Igeriketa osasungarrirako aholkularitza, estilo gomendatuenak eta oinarrizko teknikak zuzentzea. Min hartu ondotik berriro egokitzeko prozesuan dauden eta/edo osasuna hobetzeko nahia duten pertsonentzat da. Igeriketa orekatzailea, bizkarrezurreko zenbait asaldura konpentsatzeko helburuarekin eta bai aurrea hartzeko helburuarekin ere, helduaroan izan daitezkeen minen aurrean.


 

EGOERA FISIKOA

Gihar guztietarako egiten den entrenamendua da, modu eraginkorrean eta harmoniadunean egiten dena. Inpaktu txikiko ariketak egitera bideratutako eskolak, jarrerak eta giltzadurak zaintzen dituztenak. Lan kardiobaskular moderatua egiten da, koreografiarik jarraitu gabe.


 

GAH (HIPOPRESIBOAK)

Gimnasia Abdominal Hipopresiboa soinketa gidatuaren kontzeptu berria da, eta pelbiszorua eta alde abdominala (sabelaldeko gihar sakonak) indartzen ditu. Arazo lunbarrak dituzten pertsonek egiteko eta bizkarreko jarrera okerrak zuzentzeko gomendatzen da. Diafragmaren bidez, gihar kateen bidez, arnas hartuta egiten da, lan dinamikoa eta gorputz osorako integratua lortzeko.


 

CAPOEIRA

Capoeira es considerada uno de los deportes mas completos del mundo. Capoeira es un arte marcial interdisciplinaria afro-brasileña que incluye varios aspectos: marciales, culturales, artísticos, expresión corporal y musical.

IGERILEKUA
Ikus Klaseak

URETAKO SOINKETA

Uretan egiten den aldaera aerobiko bat da. Jarduera honek dituen onurak asko dira. Uretan igeri egoteko ahalmenak giltzadurak babesten ditu, pi sugabetasunaren bidez, eta, aldi berean, gorputzari laguntzen dio orekari eusten. Dena den, ez da erraza uretan zenbait jarrera hartzea eta haiei eustea. Hartara, ariketa hauen helburua da lehorrean adinako kontrolarekin koordinatzea mugimenduak uretan. Uretako soinketak berariaz erabiltzen du uretan igeri egoteko ahalmena, oreka, koordinazioa eta arintasuna hobetzeko.


 

AQUAFITNESS

Es una modalidad psico–física que permite mejorar todas las cualidades físicas, ya sean básicas (fuerza, resistencia, velocidad..) o derivadas (coordinación, ritmo, equilibrio, ritmo..) aprovechando las cualidades físicas del agua en busca de la salud.


 

HAURREN IGERIKETA

Heziketa pertsonalizatuak nabarmentzen du gure igeriketa eskola. Hartara, haur bakoitzaren gaitasunei egiten zaie arreta, eta profesionalek molde goxoak, atseginak eta adeitsuak dituzte. Izan ere, ez da soil-soilik erakusten igeri egiten estilo guztiak hobetuta, baizik eta erakusten da uraz gozatzen, ariketa eginez, eta urari eta eskuratutako igeriketa mailari dagokionez norberak dituen mugak errespetatzen. Maila desberdinak eskaintzen ditugu. Esate baterako, igerileku txikian, monitoreak uraren barnean egiten du lan; handian, berriz, estilo desberdinak hobetzen dira.


 

HELDUEN IGERIKETA

Igeriketa kirol osoa da, sasoian egoteko eta osasuna zaintzeko bitarteko moduan. Gure eskolek barne hartzen dute egokitzea, irakastea eta hobetzea, teknikak entrenatzeaz gain, eta betiere ikasleen interesak eta mugak errespetatuta. Gure ustez, errespetu eta zaintza harremanak ezartzen diren neurrian, aukera gehiago egongo dira ikasteko.


 

MATROIGERIKETA

Matroigeriketare n helburua da haurrak urarekin harremana izaten ikastea, arnastea, handitzen laguntzea. Eskoletan egiten diren ariketek, gainera, psikomotrizitatea hobetzen laguntzen dute eta horrek eragin positiboa du lau oinetan eta/edo zutik ibiltzen hobeto ikasteko. Gure irakasleek eta hezitzaileek jarduera atsegina, beroa eta hurbilekoa izan dadin egingo dute. Dena den, garrantzitsua da gurasoek edo haurtxoaren konfiantzazko pertsona batek aktiboki parte hartzea, modu naturalean garatzeko eta sendotzeko haien arteko lotura afektiboa eta kognitiboa.

 

 

ZERBITZUAK

ARMENTIA FISIOTERAPIA & BIOMEKANIKA
Ivan Armentia

  • Fisioterapia eta osteopatia: orokorra-kiroletakoa-pediatrikoa.
  • Kiroletako biomekanika eta kiroletako keinuaren analisia eta garapena.
  • Jarrera eta bizkarrezurreko analisia eta berreziketa.
GIZA ELIKADURA ETA DIETETIKA ZERBITZUA
Uguzne Badiola

  • Antropometria: gantz-masaren, muskulu-masaren eta hezur-masaren ebaluazioa.
  • Hezkuntza nutrizionala: osasungarriak diren elikadura-ohiturak sortzea.
  • Metabolimetria multisentsorialeko ekipoa: energia-gastuaren kalkulua, jarduera eta loa kuantifikatzea.
KIROL MEDIKUNTZA
  • Mediku-kirol azterketa. Osasun egoera.
  • Ahalegin-proba, kontrol elektrokardiografikoarekin. Ahalegin-ECGa.
  • Sasoi mailaren balorazioa. Laktato testa.

KUOTAK

BAZKIDE BERRIENTZAKO IZEN-EMATEA DOAN

KUOTAK MATRIKULA (BEZ-a barne)) HILEROKO PREZIOA (BEZ-a barne) SARTZEKO EGUNAK
BAZKIDEA 3 EGUN* 70,00€ 60.90€ 3 Egun / Astea
BAZKIDEA 3 EGUN + IGERILEKUAK* 70,00€ 70,50€ 3 Egun / Astea
IGERILEKUETAKO BAZKIDEA – 3 EGUN* 70,00€ 60,90€ 3 Egun / Astea
IGERILEKUETAKO BAZKIDEA* 70,00€ 68,30€ Egunero
K2-KO BAZKIDEA* 70,00€ 71,90€ Egunero
K2-KO BAZKIDEA + IGERILEKUAK* 70,00€ 72,90€ Egunero
(*) Deskontua familia-unitate bereko bi kideri edo gehiagori
KUOTAK MATRIKULA (BEZ-a barne) HILEROKO PREZIOA (BEZ-a barne) SARTZEKO EGUNAK
IKASLEA K2 + IGERILEKUAK* 45,00€ 62,90€ Egunero
IKASLEA K2* 45,00€ 57,70€ Egunero
IKASLEA IGERILEKUAK* 45,00€ 57,70€ Egunero
IKASLEA 06:30-17:00 K2 + IGERILEKUAK* 45,00€ 55,70€ Egunero
IKASLEA 06:30-17:00 K2* 45,00€ 48,00€ Egunero
IKASLEA 06:30-17:00 IGERILEKUAK* 45,00€ 48,00€ Egunero
IKASLEA UPV* 45,00€ 48,00€ 3 Egun / Astea
GAZTE Kuota (15 eta 17 urte bitartekoak barne) 45,00€ 49,90€ 3 Egun / Astea
(*) Ikasketa-matrikula indarrean dagoen ikasturtean aurkeztea
KUOTAK MATRIKULA (BEZ-a barne) HILEROKO PREZIOA (BEZ-a barne) SARTZEKO EGUNAK
HAURRENA K2 * IGERILEKUAK 25,00€ 49,90€ 3 Egun / Astea
HAURRENA JARDUERA 25,00€ 43,00€ 2 Egun / Astea
HAURRENA IGERILEKUAK 25,00€ 46,00€ 3 Egun / Astea
URREZKO ADINA K2 + IGERILEKUAK 45,00€ 49,90€ Egunero
URREZKO ADINA IGERILEKUAK* 45,00€ 42,35€ 3 Egun / Astea
URREZKO ADINA 3 EGUN* 45,00€ 37,40€ 3 Egun / Astea
(*) 65 urtetik gorakoak, 06:30-15:00 ordutegian
MANTENTZE-KUOTA 19,91€

BAZKIDE EZ DIRENEN PREZIOAK

SARRERA / EGUNA 12,00€

Tarifa guztiak barne hartzen ditu: Jarduera gidatuak, fitness gela, spa eta instalazio osoak (rokodromoa, padel tenisa, squash, saskibaloi pista eta erlaxatzeko gunea, aldagelak).

KONTAKTUA

K2 KIROLDEGIA
C/ Comandante Izarduy 18, 01006 - Vitoria-Gateiz
Ordutegiaren arreta / Bezeroaren arreta
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 22:00etara.
Harremanetarako formularioa

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzaren bat izanez gero, hurrengo formularioan eska dezakezu.

 

BIDALI

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.. Arduraduna: JOLASALDI, S.A.. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. . Destinatarios: Zure datuak EJOLASALDI, S.A.n jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, GIMNASIOK2.COM webgunearen hosting-hornitzailea EBn. . Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, hola@gimnasiok2.com helbidera idatziz. .Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.